Haurtzaindegi

2025eko apirilaren 9az geroztik, CAMINANTE elkarteak bere esku hartu ditu,
LAGUNTZA ETXERAT elkartearen Lehen Haurtzaroaren zerbitzu guziak

CAMINANTE elkarteak Lehen Haurtzaroaren zerbitzuak bere esku hartu ditu.

Elodie PENNES (Tel : 05.25.56.50.46 - Mail : elodie.pennes@asso-caminante.fr)
5 zerbitzu hauen zuzendaria da: LAMINAK eta KULUXKA haurtzaindegiak, Familia Harrerarako Zerbitzua, Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza Gunea eta Haur eta Burasoen harlekuak.

 

 

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza Gunea leihatila bakar bat da, informatzeko eta laguntzeko eta izenak hartzeko:

Familientzat

  • Beren kontu ari diren lurraldeko Etxe-haurtzainen eta Haurtzain-etxeen zerrenda ukaiteko
  • Lurraldeko harrera-zerbitzu guzietako aitzinetikako izen-emateen egiteko (hitzordua hartu ondoan)
  • Enplegatzaile funtzioan lagundua izateko

Lehen haurtzaroko profesionalentzat

  • Haurren/etxe-haurtzainen arteko aldi kolektiboen antolatzeko
  • Profesionalizatze-aldi batzuren proposatzeko
  • Onespena galdegiten duten hautagaiak laguntzeko

Tel : 05.25.56.50.46

Helbide elektronikoa: rpe@asso-caminante.fr

Zerbitzu honekin harremanetan ezarri behar da, harrera bat xerkatzen delarik (Hazparneko
2 haurtzaindegiak, Beskoitzeko haurtzaindegia, etxe-haurtzainak)


Zure enpresa/komertsa ez da agertzen gure webgunean ?
Zure bisita txartela ez dugu oraino errezebitua ?
Zure bisita txartela aldatu ote da ?

Sartu harremanetan herriko etxearekin edo hemen klikatu, zerrenda hau eguneratua izan dadin.