Aiherra-Antzuola herri parekatzea

Parekatzea

Aurkezpena

Aiherra 2004a geroztik ofizialki parekatua da Gipuzkoako Antzuola herriarekin (Hegoaldean), Deskarga mendiko maldetan, Zumarraga eta Bergara artean.
Ahaidetza hori egiazki 1984 urtean sortu zen Belzuntze elkarteari esker.

Azalera : 27,9 Km²
Goratasuna : 231 m
Biztanlegoa : 1.900 biztanle
Aktibitate ekonomikoa : industria ondotik abeltzaintza eta laborantxa. 


Hitzarmen ofiziala ikusi :

AIHERRA-ANTZUOLA hitzarmenaAIHERRA-ANTZUOLA hitzarmena (378.38 Ko)

Antzuola herriaren webgunea

Antzuola

Urtero ahaidetza egun bat ospatzen dugu. Urte batez Aiherran eta bestean Antzuolan.

Parekatzearen argazkiak

aiherrantzuola

"Aiherra-Antzuola Mugak zubi" filma 30 urteen karietarat

Parekatzearen 30. urtearen ospakizunak

Logo aiherra antzuola 30 urte

Egitarau ofiziala :

  • Irailaren 28an ibilaldia Sara eta Zugarramurdiko inguruetan.
    Aiherratik 9:30etan ttanko abiatuko gira otoz, eta 10:30eetan Saran oinez hasiko.
    Anartean, Antzuolako lagunek gauza bera eginen dute Zugarramurdi aldetik.
    12:30etan elkar topatuko dugu Lapurdi eta Nafarroako mugan, haren gainetik herri bat garela erakusteko. Hantxe trago bat eskainiko dugu.
    Ibili nahi ez dutenentzat, hitzordua 12:30etan Sarako harpeetan. Ondotik, piknika, bakotxak berea ekarriz, eta egun pasa Sarako harpeen ondoan.

     
  • Urriaren 25a, egun handia Aiherran
    Pilota partida, zuhaitz landatzea Aiherrako plazan, eta bazkari alaitua.
    Herriko etxeek hitzarmena berrituko dute.
    Gauean kontzertuak denen etxean Belzuntzek antolaturik.

     
  • Azaroaren 22a, egun handia Antzuolan
    Aiherratik autobusak antolatuko dira, eta Pausuko Xaia ostatuan, bazkaria Aihertarrentzat.
    Arratsaldean, zuhaitz landatzea Antzuolako leku berezi batean.
    Iluntzean, Gau beila, Antzuolan. Lehen aldikotz, Belzuntzeren gaubeila Antzuolan !!

Prentsa agiriak :

Antzuolako Gau Beilaren pasartea :

 

2012 geroztik, Aiherrako 2 eskolak eta Antzuolako eskola harremanetan sartu dira eta elgarretarazten urtero aldizka.
Aurten, Aiherrako haurrak Antzuolara joan dira 2015eko maiatzaren 29an.
Azpi huntan, GOIENA Antzuolako kazetaren bideo ikusgai, egun hortan filmatua izan dena.


Iturria : www.goiena.eus/antzuola

Odon NOBLIAren olerkia

25 urteen karietarat, Odon NOBLIAk olerki bat idatzi zuen. Irakurtzen ahal duzue hemen klikatuz.

Aiherra-Antzuola 25 urte : liburua

Hemen irakurgai linean 25 urteen kari egin den liburuxka.

 Antzuola eta Aiherra Mugak zubi