Hondakinen bilketa

ayherre Bacs

2013tik landa plantan emana izan da gure herriko eremuan etxeko hondakinen biltzeko molde berria. Minhotz eta Peña auzoetan izan ezik, etxe bakotxak badu bere 120 L-ko ontzia, hesten dena.

Ontzi hortan sukaldeko hondarkinak baizik ez dira bota behar, birziklatzen ez direnak. Horrek erran nahi du konpostatzea eta gainazalen berextea ere egiten direla. Ontzi horiek toki desberdinetan elkartuak dira, eta bakotxak bere etxeari doakion zenbakia du (ikus argazkia beherean). Toki berean atxemanen da ere hondakin birziklagarrien botatzeko edukiontzi horia (gainazalak, papera) – ikus hemen berexteko kontsignak.

Duela guti plantan ezarri den sistema honi esker, bildutako etxeko hondakinak azkarki apaldu dira, hondakin birziklagarrien kopurua emendatu da (gainazalak, papera, beira), jendea errespontsabilizatu da, hondakinen biltzeko toki garbi eta atseginagoak sortu dira...

Hondakinen apaltze horrek bilketa eta tratamendu fresak apalarazten ditu, eta horri esker, agian, etxeko hondakinen gaineko zergak ere apalduko dira.