Acceuil
-
XILABA Aiherran
On 2025-12-06 from 17:00 at 20:00
- DENEN ETXEAN
Azaroaren 8 an hasi da XILABA bertsolari txapelketa. Jakinarazten dizuegu abendoaren 6 an, larunbatez, atsaldeko 5 ontan saio bat izanen dela Aiherran ...
Aiherra
11 °C Zeru estalia
Min.: 10 °C | Max.: 11 °C | Wind: 11 kmh 200°
Euskararen Urtaroa 2025: euskaraz bizitzeko hamaika ekitaldi !
Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoa osoan euskara erdigunean izanen da.
Euskararen Urtaroa heldu da eta aurten ere hamaika ekitaldi izango dira lurralde guztian: tailerrak, yoga saioak, jolasak, antzerkiak, ibilaldiak, proiekzioak, kantuak, irakurketak... egitarau anitza, adin eta gustu guztientzat!
Ekimen hau elkarteek, herriek eta herritarrek bultzatzen dute eta helburu argia du: euskaraz aritzea naturaltasunez, goxotasunez eta lotsarik gabe, karrikan, kafetegian, lanean edo etxean.
Urtaroan euskaraz hitz egitearen plazera ospatzen da, tokiko ekimenak ezagutzen dira eta euskaltzaleak elkartzen dira — bakoitza bere modura, baina helburu berarekin: euskarari bizia ematea.
Bi astez, euskara izango da protagonista... eta harekin batera, gure lurralde osoa!
Etorri, parte hartu eta gozatu euskaraz!
Egitaraua hemen: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/berriak/gertakariak/euskararen-urtaroaren-2025eko-egitaraua

VIRA eta VASA Aiherran
Jostatzeko aktibitate berri bat AIHERAN eta Arberoan !!! Soinuzko altxor bilaketa pedagogikoa da Vira eta Vasa, jostatzeko bide batez leku berriak
deskubritzeko. Urririk den Vira eta Vasa aplikazionearen bitartez emanak diren argibideeri esker, haurrak, burasoak edota aitatxi eta amatxi geldituko dira entzuteko Vira eta Vasak dioten lekuaz (anekdotak, leiendak, ondarea…).
Esperientzi paregabeko bat nun ustezkoa lotzen den errealitateari eta pedagogia jostetari, jostatuz ikasten 5 urte eta 12 urte artekoen haurrentzat.
Orduan, aintzina abenturan barna eta bidaia egin denboran eta espazioan, josteta segura da !!
3 ibilbide : Izturitze : km 1 – oren 1 (maila erraza) eta Aiherra : 1,5 km – oren 1 (maila erraza) Donamartiri eta Donoztiri : 6 km – 2 oren 1/2 (maila zaila)
Euskaraz eskuragarri dira 3 altxor bilaketak. Info gehiago https://www.en-pays-basque.fr/territoires-et-destinations/baigura-et-la-vallee-de-
l-arberoue/hasparren/vira-et-vasa-chasse-au-tresor-en-arberoue/ an
Image vira et vasa (54.58 Ko)
HIRINGINTZA - Lapurdi Ekialdeko hTHPa
Euskal Hirigune Elkargoa 2023ko abenduan Elkargo azpiko Tokiko Hirigintza Planaren (hTHP) lantzen hasi zen; Lapurdi Ekialdeko 27 herri biltzen ditu, Aiherrako herria barne.
Hirigintza Kodearen L.153-8 artikuluaren arabera, hTHPa Euskal Hirigune Elkargoaren ardurapean eginen da, dokumentu gaietan eskumena baitu, kide diren herriekin elkarlanean.
Zer ote da hTHPa?
hTHPa bizi eremuaren heineko hirigintza dokumentu bat da, lurraldearen funtzionamendua eta erronkak aztertzen dituena, ingurumena errespetatzen duen garapen-proiektua eraikitzen duena eta lurraren erabilera arauen bidez formalizatzen duena.
Zertan gira ?
Plui labourd est / euskara (132.77 Ko)
Hondakinen bilketa
Etxe hondakinen bilketa ez da gehiago iraganen astelehenetan baina:
Asteazkenetan Aiherran, Lekuinen, Makean, Lekornen
Hondakin bilketa (952.69 Ko)
BIZILEKUAREN ETA ENERGIAREN ETXEA
Bizilekuaren eta energiaren etxearen idekitzea - Garrantzitsua
Berritze energetikorako obrak egin nahi dituzu eta baldintza onetan zure etxea eman, begira bi erantsi horiek :
Flyer eus web (546.23 Ko)
240527 hazparneko poloa 1 (4.28 Mo)
DENAK CONPOSTARA
Com tous au compost (545.68 Ko)

Iparraldeko pilota batzordea
Bere aita (Pampilli Etchegoinberry) pilotari eta pilota arduradun izanez, bai Abarratia pilota elkartean, baita Iparraldeko Pilota batzordean ere, Marion naturalki pilotan hasi zen. 2000ko hamarkadan hasi ziren nesken pilota txapelketak. Lehenak ezker paretean eta trinketean, pilota goma betearekin jokatu ziren. Bere indar fisikoa bere pilotari lagunaren heinekoa ez izanikan ere, nahikeri handia erakusten zuen. 2000 eta 2006 urteen artean, beti Virginie Joncquet bere lagunarekin, Euskal Herriko 9 txapelketa irabazi zituen kimuetarik gazteak arteko maila guzietan, paletaz, bai goma betearekin, bai goma hutsarekin. Frantziako txapeldun titulu batzuk ere eskuratu zituen. Zoinbait urte berantaga, txapelketa bat antolatu zuen Euskal Herriko emakumezkoen pilota elkarte nagusiekin.
Bere lehen ofizioa zapataginarena izan bazen ere (zaharrenek "zapataina" deitzen zuten), Battitta BARBIERek (1923-2001) aihertarrak markatuko ditu 29 urtez herriko etxeko idazkari gisa egon baitzen. Hori zela eta, idazle publiko gisa lan egiten zuela erran genezake, jendeari zerbitzu emaiteko, herritarrak administrazio-dosierak betetzeko zailtasunetan zeuden garaian. 1969tik 1980ra parrokiako erretorea izan zen Emile Larrekin, herriko lehen pilota eskola sortu zuten, katiximatik landa entrenamenduak eginez. Orduan, Euskal Herriko lehen trinkete "modernoetako" batean pratikatzen ahal zen kirol bakarra pilota zen, esku huska hain zuzen. Gaztetxea trinketea, 1970eko urriaren 25ean estreinatua izan zen, Laurent Challet auzapez zen garaian. Horrela, Challet jaunak 1968ko otsailaren 23an hil zen René Ospital auzapez eta kontseilari nagusiaren proiektua gauzatu zuen.Battittak mutiko belaunaldi oso bat lagundu du BELTZUNTZE elkartearen kultura eta kirol baloreak partekatuz. Elkarte hortako pilota saila ABARRATIA (Aiherra - Izturitze - Donoztiri) herri arteko pilota elkarte berrian sartu zen 1993an, hau sortu zenean, balore horiek etengabe transmitituak izan direlarik.
Xalbaten bitartez ikusten da Abarratia esku huskako pilota eskolaren bizitasuna. Oraino gazte kategorian ari delarik (2005ean sortua), Mattin Echeverz pilotari lagunarekin batera, Euskal Herriko 4 txapelketa irabazi ditu jada gazteen mailan, kimuetarik gaztetxoak arteko maila guzietan, bai trinketean bai plaza laxoan. Berrikitan, Frantziako txapeldun titulua eskuratu du gazteen mailan (oraino gaztetxoa delarik) Allande Martinon-ekin. Bere beso biziarekin kontrakoentzat karreatzeko zailak diren boteak tiroa bezala sakatzen ditu, eta aitzineko jokoan, pilotari abiadura handia emanez erasoak egiten. Gure elkarteko etorkizun handiko pilotari bat dugu Xalbat. Laster Hazparneko Berria trinketeko formakuntza poloan sartzea desiratzen diogu, bere formakuntzaren osatzeko eta pilotari guzien xedea erdiesteko: « Elite pro » berezkoen mailara heltzea.
XIXTROAK Aiherran
Aiherran, XIXTROAK banatze leku berri bat zabaltzen da : Ogi Bihia ogitegian
Sasoineko bio eta Idoki etxe ekoizpenak mana ditzakezue, Euskal Herriko 26 etxaldetatik elkartuak.
Asteazken gauerdi aintzin Xixtroak.com-en manatuz gero, ostiralean goizeko 10etatik 12rat eta arratsaldeko 4etatik 6etarat, zuen saskia eskuratzen ahalko duzue!
Euskal Herriko etxe ekoizleak susta itzazue, plazerra hartuz! On daizuela!

MINBIZIAREN AURKA ZERBAIT EGIN
Bilketa gune bat ezarria da Herriko etxeko sartzean

Hondakintegiak: tenoreak aldatu dira.
Maiatzaren 2az geroztik hondakindegietako tenoreak harmonizatu dira eremu geografiko bakoitzean luzazago idekiak izateko gisan. Hori, hondakinen bereizketa eta balorizazioa sustatzeko eta hobetzeko.
Beskoitzeko hondakindegia
Mendiko Borda gunea – RD 21 –Beskoitze
Astelehena : 14h/18h
Asteazkena, ostiral eta larunbata : 9h/12h – 14h/18h
Asteartea eta osteguna hetsia
Tél : 05 59 59 12 52
Heletako hondakintegia
Iholdiko bidea- Heleta
Asteartea eta osteguna : 14h/18h
Larunbata : 9h/12h – 14h/18h
Astelehena, asteazkena eta ostiraletan hetsia.
Tél : 06 33 95 23 45
Leitzor asiatikoa

Posta eta helbideak : Kasu
Posta eta helbidea kasu :
- Pentsa ezazu zure helbidea aldatzea 2019ko udazkenean ukan duzun helbide berria erabiliz.
- Postak ez ditu oraindik helbide zaharrean idatziak diren gutunak hartzen eta banatzen
- Herriko etxeak ziurtagiri bat emaiten ahalko dizu, galdeginik.
Osteopata Aiherran
L'osteo Mobile ostteopatia zerbitzu eskaintza ibiltari moduan
06 16 02 31 83 losteomobile64@gmail.com






