GARBIKI sindikatua

GARBIKI Sindikatuko lehendakaria :
Beñat INCHAUSPE (Hazparne)

Lehendakari ordeak :
Sophie LOUIT anderea (Beskoitze)
Xavier LACOSTE (Irisarri)
Jean- Michel HARGOUS (Lekorne)

Aurkezpena

16 Herriak

herriak

• 16 herri, 204 eta 6410 biztanleren artean : Aiherra, Lekuine, Beskoitze, Hazparne, Heleta, Isturitze, Bastida, Makea, Lekorne, Donostiri, eta Donamartiri (Hazparneko Lurraldea herri elkargoko kideak) eta Armendaritze, Iholdi, Irisarri, Landibarre eta Suhuskune.
• 17 048 biztanle.
• Lurraldea mota anitzetakoa da, Baionako hirigunearen mugetatik abiatzen dena, Baxe Nafarroako bihotzeraino.

Eskumenak

GARBIKI Sindikatu Anitza, etxe hondakinen biltzeko kargua duen Herriarteko Lankidetzarako Establimendu Publiko bat da : Etxe hondakinak eta birziklagarriak (ontzi horiak, berin zedarriak eta hondakintegiak).

Kasik bilketa guziak zuzenean kudeatuak dira.

Berinaren bilketa bakarrik enpresa pribatu batek egiten du : SLR, Société Landaise de Récupération (Clermont (40)).

GARBIKI Sindikatua, etxe hondakinen balorapenaren ardura duen BIL TA GARBI Sindikatuaren kide da (www.biltagarbi.fr).

herriak

 

Antolaketa

GARBIKIko sindikatu batzordea 16 hautetsi titularrek osotzen dute (bat herrika). Ez badira jiten ahal, ordezkatuak izan daitezke haien ordezkoari esker.

taula

Bulegoa (lehendakaria eta hiru lehendakari orde) bozkatua da kargualdiko sindikatuaren lehen bilkuraren kari.