Erakusketa ARBEROA bere biztanleen bidexketatik

Skmbt c20316091011120

DONAMARTIRI herriko gainetan

« ARBEROA... bere biztanleen bidexketatik »
sorkuntza-instalazioa Jana Lottenburger, Luc Médrinal eta Judith Millot artistek sorturik  
Irailaren 18a Igandearekin arratsaldeko 4etan zuen zain izanen gira !
Eltzurruneko bordan Donamartiri herriko gainetan (herriko plazatik seinalatua)
 
Ibilaldi kondatua & bat-bateko dantza performantza Eneka Bordatok emanik

Arberoa beste manera batez ikusteko gonbidapen bat da « Arberoa biztanleen bidexketatik » erakusketa. Jana Lottenburger, Luc Médrinal eta Judith Millot artistek, ibarraren geografia subjektibo bat sortu dute mapetan agertzen diren bidexkeri gaina hartuko dioten, senditzen eta bizitzen diren bidexkak agertaraziz, irakurketa berrien idekitzeko xedez.

AIHERRA, IZTURITZE, DONOZTI ETA DONAMARTIRIKO HERRIETAN...

Uxue Arbelbide, Jana Lottenburger eta Judith Millot artisten laguntzarekin ibarreko haurrek sortu dituzten obrak atsemanen dituzue bide bazterretan, Totemeri loturik. 

ARBEROA #1, #2 eta #3 liburuxkak, biztanleen ixtorioetaz eta lekukotasunetaz osatuak eskuragai dituzue Totemetan, jatetxeetan eta herriko etxeetan !

-----
Aintzinetik milesker email honen zabaltzeaz eta zuen sare ezberdinen eta lagunen animatzeaz proiektu honen ezagutzean! 

www.basarea.org

 

Gure partaideak eskertzen ditugu Arberoa proiektua lagundurik :

Nous remercions nos partenaires pour leur soutien au projet ARBEROA :