Aiherra-Antzuola eguna

1984ean hasi zen Antzuola eta Aiherraren arteko binazkatzea, eta geroztik urtez urte bizirik atxiki dugu su hori. Harreman berezia da, herritarrek sustatua, herritik sortua eta azkartua. Hauxe da gure altxorra, oraino luzaz bizirik ikusi nahi duguna.

31 urte hauetan, belaunaldiz belaunaldi, herritar andana bat horren lekuko izan gira eta harreman honek zinez aberastu gaitu. 2004ean 20. urtebetetzea ospatu ginuen, Aiherratik Antzuolarat korrika joanez. 2009an aldiz 25. urtebetetzearen kari, hainbat ekitaldi antolatu ziren han eta hemen, liburu berri bat argitaratu. Jaz, 30 urteak handizki ospatu genituen, besteak beste gure gaubeila Antzuolan emanez eta herri bakoitzean zuhaitz bat landatuz ere.

Aurten Antzuolarrak Aiherran errezibituko ditugu, abenduaren 19an, egitarau berezi baten bidez : arratsaldez Bob's Beer-en bisita, eta iluntzean pintxo-kantu-zinema gaualdia. Horra egitaraua :

·         16:00 : Antzuolarren errezibitzea Hazparneko Bob's Beer garagarno lantegian. Bisita eta garagarno jastaketa.

·         18:00 : Herriko Etxeak eskaini tragoa, Aiherrako Gozategian.

·         19:30etan, pintxo-kantu-zinema gaualdia Denen Etxean. Kiki Bordatxok lagundurik pintxo-kantu gaualdia, eta 21:00etan "Aiherra-Antzuola Mugak zubi" filmaren estrena. Filma hori Aldudarrak Bideo elkarteak du egin.

Aihertarrei (12 urte baino gehiago) 8 €-ko parte hartzea eskatuko zaie, Antzuolarrei afaria eskaintzeko gisan. Milesker izenak ahal bezain goizik Herriko Etxean emateagatik, deituz (05 59 29 64 02), edo idatziz (mairie.ayherre@wanadoo.fr).

Denak gomitatuak zirezte artoski parte hartzera egun berezi horretan.

Denen etxea Aiherra