Aiherra-Antzuola eguna

Gure bi herrien arteko parezkatzea duela 34 urte abiatu zen. Geroztik urte guziz aldizka Antzuolan edo Aiherran antolatzen dira elgarretaratze egunak. Aurten Antzuolako Herriko etxeak, Aihertar guziak gomitatzen ditu egun goxe baten pasatzera, San Isidroz antolatu laborantza feiraren karietara, maiatzaren 19an, larunbatez.

Egitaraua :

  • 08:30: Aiherrako trinketetik abiatzea
  • 10:30: Aihertarrei ongi etorria Antzuolako Udaletxean. Segidan hameketakoa edo luntxa
  • 11:00: Azoka edo feiraren bisita: abereak, baseritarren produktoak, artisauak... kale-animazioa trikitilari eta txixtulariekin  eta potea Antzuolako karriketan
  • 12:00: Behi-jezte desafioa Zurrategin, Arrasateko aita-alaba bikote bat Antzuolako aita-alaba bikote baten aurka
  • 14:30: Aiherra-Antzuola Herri-bazkaria herriko talde batek alaiturik
  • 16:00: Arkaitz Allur eta Mirari Azkunerekin kantu saioa
  • 18:00: Antzuolatik abiatzea

Aiherrako Herriko etxeak autobusa bere gain hartzen du, eta Antzuolakoak bazkari eta gainerateko guziak.

Izenak eman faltarik gabe maiatzaren 14ko berantenaz (asteartea) herriko-etxeko Maite-ri, bulegoko tenoretan : 05.59.29.64.02, edo mairie.ayherre@wanadoo.fr helbidera idatziz.

ANTZUOLA