2019ko Kabalkada proiektua : bilkura publikoa

On 2018-03-23 at 20:30

Add to calendar

  • Denen etxea - AIHERRA

Badu zonbait aste herritar multzo ttipi bat biltzen hasi girela eta 2019ko irailean, Aiherran KABALKADA baten antolatzea erabaki dugu.

Kultur proiektu horren gauzatzeko, herritarren parte hartzea eta engaiamendua beharrezkoak dira. Zahar, gazte, emazte, gizon, betiko Aihertar edo kanpotik jin, denen arteko trukaketa herri batentzat beti positiboa da eta proiektu horrek nahasketa hori baimenduko du.

Dantzatzen badakizu? Edo ikasi nahi duzu? Antzerkian aritzea maite duzu? Musikaria zira? Beste talentu bat? Talenturik ez?

DENEN BEHARRA DUGU !!

Proiektu hortaz mintzatzeko, BILKURA PUBLIKORA gomitatzen zaitugu, martxoaren 23 an, ostiralez, arratseko 8 ak terditan Aiherrako Denen Etxean.

Irisarriko lagun batzu gomitatu ditugu beren Kabalkada esperientziaren aipatzeko.

Dantza errepikak segurtatuko dituen Laetitia Lartigue ere gurekin izanen da.

Beraz, zato gurekin Kabalkada huntan aktore izaiterat eta proiektu handi bakar hortan, denen parte hartzea beharrezkoa eta inportantea izanen delako !

Belzuntze elkartea

Denen etxea - AIHERRA